Barne-diseinuko estudioa

Dekorazioko eta barne-diseinuko proiektuak egiten eta zuzentzen ditugu, hasieratik bukatu arte, eta horrela ziurtatzen dugu lanak hitzartutako denboran amaituko ditugula. Hori lortzeko, urte ugari daramatzagu esperientzia handiko gremio talde batekin elkarlanean.

Proiektuak etxebizitzetan (berritze erabatekoak edo partzialak), merkataritza-lokaletan eta bulegoetan gauzatzen ditugu.

3Dko bisualizadorea

3Dko bisualizazioari esker, bezeroak argiago ikus dezake behin proiektua bukatzean espazioak nola geratuko diren. Ikus dezakegunez, antz handia dago 3Dtan aldez aurretik egindako render irudiaren eta amaitutako proiektuaren argazkiaren artean.

Bezeroaren ondoan lanean

Egoera jakin bakoitzera egokitzen gara, eta bezeroaren ondoan egiten dugu lan, bere beharrei irtenbide egokia eman eta proiektua biribildu arte. Zure proiektuaren alderdi guztien abantailak aztertzen eta erabakiak hartzen lagunduko dizugu, eta jarraipen zorrotza egingo diogu proiektuari, egindako lan guztiak kalitate handikoak izango direla ziurtatzeko.

armonia

Espazioaren kudeaketa

Dugun espazioa zabala izan, zein txikia izan, espazioa modu erabilgarrian kudeatu behar dugu, bai arazoak konpontzeko eta baita oztoporik sortuko ez duten konponbideak aurkitzeko ere. Horretarako, aukera guztiak ondo aztertu behar dira, eta aukera horiek kasu bakoitzari egokitzeko modua jakin behar da.

ambientes

Giroak

Harmonia bilatzen dugu argiaren, formen, koloreen, materialen, altzarien eta osagarrien bitartez, betiere bezeroaren ideietatik abiatuz eta gure esperientzia eskainiz.

Gure helburua azken emaitza on bat lortzea da, bezeroari eta bezeroaren beharrei egokituko zaien proiektua.