Orbegozo estudioa

Erosotasuna, funtzionaltasuna eta estetika

Orbegozon diseinu garaikide eta abangoardistaren alde egiten dugu apustu. Zure etxebizitzako edo lantokiko txoko guztietan erosotasuna, funtzionaltasuna eta estetika ezin hobeki bateratzea lortzea da gure erronka. Hori lortzeko, gaur egungo joerez baliatzen gara altzari, argiztapen, eta dekorazioko gainerako gairik egokienak aukeratzeko.

Gure produktuak bat datoz bezeroek adierazten dizkiguten beharrekin, proiektu bakoitza banaka tratatzen baitugu, eta modu erabat pertsonalizatuan, emaitzak pozik utz dezan bezeroa, eta baita gu ere.

Zure beharretara eta dagoen espazio erabilgarrira hobekien egokituko diren altzariei eta altzarien antolamenduari buruzko aholkuak emango dizkizugu.

Altzariak

foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto foto

“Bezeroarekin batera altzari egokiak aukeratzeko helburua honetan datza: ingurunera hobeki egokitzea, eta beraz, etorkizun hobea eta erosoagoa lortzea. ”

Gaur egun gehien erabiltzen diren altzariak linea oso soil eta funtzionalekoak dira, abangoardiako espazioak lortzearren, non barrualdeak arkitekturarekin eta arkitekturak barrualdeekin bat egiten duen.

Horretarako, hainbat alderdi hartzen ditugu kontuan, esaterako: koloreak, argia, ehundura eta material ezberdinak, eta horiekin, erosoak eta aldi berean lasaigarriak diren lekuak lortzen ditugu.

Argiztapena

foto foto foto foto foto foto

“Argiztatze-plan baten arrakasta honako honetan datza: hainbat argi-iturri ezberdinez baliatzea, kontrastatutako argi- eta itzal-puntu ezberdinak sortu eta begiak leku batetik bestera zuzentzeko.”

Argiztapenari dagokionez, gure helburua honako hau da: gai konplexu eta teknikoa bada ere, eta ulertzea zaila den arren, giro eta ingurumen ezberdinak sortzea, gure emozioetan eragin zuzena baitute horiek. Hori dela eta, oso garrantzitsua da argiztapen eskas edo gehiegizkoaren bitarteko oreka lortzea.

Ikuspuntu praktikoa kontuan hartuz, eta estetika eta funtzionaltasuna bateraezinak ez direnez, funtzionala izateko, argiak ez du itsutu behar, eta beraz, puntu jakin baterantz zuzendua egon behar du.

Bizitza erosoa izateko, itxura erakargarria edukitzeaz gain, etxeak bizigarria izan behar du. Hori lortzeko, oso lagungarria suertatuko zaigu ongi planifikatuta dagoen eta ordenari garrantzia ematen dion azterketa bat. Gure proiektuetan argi eta garbi islatzen dugu hori, eta ziur gaude gure bezeroek estimatzen dutela argia ondo fokatzeak giroan duen eragina.

Alfonbrak

foto foto foto foto foto

“Etxean nahitaezkoak diren piezak ditugu, leku bakoitzaren nortasunaren adierazgarri, berotasunez, kolorez, eta erosotasunez osa ditzazun leku horiek guztiak”

Merkatuko azken produktu berriak aurkituko dituzu gurean, esaterako alfonbra antialergikoak; prentsatutako papera, biniloa eta feltroa; artilezkoak edo lihozkoak ere baditugu, ile luzekoak zein ile motzekoak; eta itxura, neurri eta kolore guztietakoak.

Besteak

foto foto foto foto

“Xehetasun txikiak ere garrantzizkoak dira dekoratzerakoan.”

Pieza bakar bat funtsezkoa suerta daiteke proiektu batean toki aproposean badago, eta hortaz, ez dugu elementu bat ere baztertzen.