Orbegozo estudioa

Bezeroaren ondoan lanean

Dekorazioko eta barne-diseinuko proiektuak gauzatzen eta zuzentzen dihardugu Orbegozon, eta hasiera-hasieratik proiektua amaitu arte lan egiten dugunez, obrak agindutako eperako amaitzen ditugula bermatzen dugu, izan ere, urte ugari daramatzagu esperientzia handiko gremio-talde batekin elkarlanean. Proiektuak etxebizitzetan (berritze erabatekoak edo partzialak), merkataritza-lokaletan eta bulegoetan gauzatzen ditugu.

Egoera jakin bakoitzera egokitzen gara, eta bezeroaren ondoan egiten dugu lan, bere beharrei irtenbide egokia eman eta proiektua biribildu arte. Zure proiektuaren alderdi guztien abantailak aztertzen eta erabakiak hartzen lagunduko dizugu, eta jarraipen zorrotza egingo diogu proiektuari, egindako lan guztiak kalitate handikoak izango direla ziurtatzeko.

Dugun espazioa zabala izan, zein txikia izan, modu erabilgarrian antolatu behar dugu, bai arazoak konpontzeko eta baita oztoporik sortuko ez duten konponbideak aurkitzeko ere. Horretarako, aukera guztiak ondo aztertu behar dira, eta aukera horiek kasu bakoitzari egokitzeko modua jakin behar da.

Gure helburua azken emaitza on bat lortzea da, bezeroari eta bezeroaren beharrei egokituko zaien proiektua.

Aukera ezazu lan bat

foto foto foto foto
revista trabajo

Aldizkaria PDF formatuan deskargatzeko

CASA VIVA 126. alea

“Etxebizitza zabala, espazioen artean modu erosoan ibiltzeko aukera ematen diguna, eta bertan bizi direnen beharren zerbitzura egoteaz gain, irudi soila dariona.”

Donostiako kanpoaldean 80ko hamarkadan eraiki zen etxe batean kokatutako etxebizitza baten berritze integralaren emaitza dugu duplex hau. Etxebizitzaren hasierako ezaugarriak eta antolamendua aldatzeko premia sortu zen, gaur egungo garaira hobeto egokitzeko. Duplexaren azalera osoa honela dago banatuta: ia laurogeita hamabost metro karratuko solairu nagusi bat dauka, bi terraza handietarako sarbidearekin, eta hogeita hamabost metro karratu erabilgarri dituen teilatupeko solairu bat.Gehiago irakurtzeko