Orbegozo estudioa

Bezeroaren ondoan lanean

Dekorazioko eta barne-diseinuko proiektuak gauzatzen eta zuzentzen dihardugu Orbegozon, eta hasiera-hasieratik proiektua amaitu arte lan egiten dugunez, obrak agindutako eperako amaitzen ditugula bermatzen dugu, izan ere, urte ugari daramatzagu esperientzia handiko gremio-talde batekin elkarlanean. Proiektuak etxebizitzetan (berritze erabatekoak edo partzialak), merkataritza-lokaletan eta bulegoetan gauzatzen ditugu.

Egoera jakin bakoitzera egokitzen gara, eta bezeroaren ondoan egiten dugu lan, bere beharrei irtenbide egokia eman eta proiektua biribildu arte. Zure proiektuaren alderdi guztien abantailak aztertzen eta erabakiak hartzen lagunduko dizugu, eta jarraipen zorrotza egingo diogu proiektuari, egindako lan guztiak kalitate handikoak izango direla ziurtatzeko.

Dugun espazioa zabala izan, zein txikia izan, modu erabilgarrian antolatu behar dugu, bai arazoak konpontzeko eta baita oztoporik sortuko ez duten konponbideak aurkitzeko ere. Horretarako, aukera guztiak ondo aztertu behar dira, eta aukera horiek kasu bakoitzari egokitzeko modua jakin behar da.

Gure helburua azken emaitza on bat lortzea da, bezeroari eta bezeroaren beharrei egokituko zaien proiektua.

Aukera ezazu lan bat

foto foto foto foto
revista trabajo

Aldizkaria PDF formatuan deskargatzeko

20 CASAS - APARTAMENTOS 1

“Bainugela txiki bat zuen hutsune batetik abiatu ginen, eta 40 m2-ko apartamentu argi bat lortu genuen, dio Nerea Etxebarria barne-diseinatzaileak. Hortxe dugu leku txiki batean dena eduki dezakegunaren froga.”

Apartamentua Errenterian (Gipuzkoa) dagoen eraikin bateko bitarteko solairu batean dago. Jabeak erosi zuenean, bulego txiki bat zen lokala, baina pertsona batentzako etxebizitza bihurtzeko nahikoa zela iruditu zitzaion. Laguntza profesionala bilatu zuen, eta Nerea Etxebarriak eta Joseba Orbegozok zuzentzen duten Orbegozo Dekorazioa estudioarekin jarri zen harremanetan. Lokalaren berritze integrala proposatu zioten horiek. "Aurrealde handi bat zeukan, argi natural asko ematen zioten leihoz betetako aurrealde zabala, eta lokalaren espazio erabilgarria aurrealde horretarantz begira zegoen. Txikia zenez, ez genuen begirada-zabaltasun hori moztu nahi izan, eta beraz, ez genuen ia zatiketarik egin”, dio barne-diseinatzaileak.Gehiago irakurtzeko