Orbegozo estudioa

Bezeroaren ondoan lanean

Dekorazioko eta barne-diseinuko proiektuak gauzatzen eta zuzentzen dihardugu Orbegozon, eta hasiera-hasieratik proiektua amaitu arte lan egiten dugunez, obrak agindutako eperako amaitzen ditugula bermatzen dugu, izan ere, urte ugari daramatzagu esperientzia handiko gremio-talde batekin elkarlanean. Proiektuak etxebizitzetan (berritze erabatekoak edo partzialak), merkataritza-lokaletan eta bulegoetan gauzatzen ditugu.

Egoera jakin bakoitzera egokitzen gara, eta bezeroaren ondoan egiten dugu lan, bere beharrei irtenbide egokia eman eta proiektua biribildu arte. Zure proiektuaren alderdi guztien abantailak aztertzen eta erabakiak hartzen lagunduko dizugu, eta jarraipen zorrotza egingo diogu proiektuari, egindako lan guztiak kalitate handikoak izango direla ziurtatzeko.

Dugun espazioa zabala izan, zein txikia izan, modu erabilgarrian antolatu behar dugu, bai arazoak konpontzeko eta baita oztoporik sortuko ez duten konponbideak aurkitzeko ere. Horretarako, aukera guztiak ondo aztertu behar dira, eta aukera horiek kasu bakoitzari egokitzeko modua jakin behar da.

Gure helburua azken emaitza on bat lortzea da, bezeroari eta bezeroaren beharrei egokituko zaien proiektua.

Aukera ezazu lan bat

foto foto foto foto
revista trabajo

Aldizkaria PDFformatuan deskargatzeko

CASA VIVA 97. alea

“Kasu askotan, berritze on baten mamia ez da zer jarri jakitea, zer kendu jakitea baizik. Batez ere berritzearen helburua giro fresko eta ausarta sortzea bada.”

Nerea Etxebarria eta Joseba Orbegozo barne-diseinatzaileek bungalow moduko etxebizitza gisa prestatu dute duplex hau. Solairu bakoitzean logela bana duen etxebizitza hau, funtsean, Hendaiako hirigunean kokatutako aisialdirako txalet bat da, hondartzatik oso hurbil dagoena. Jatorrizko duplexaren “arkitektura xumeak” asko erraztu zuen lan hori: Landetako pinuzko habeak eta armazoia agerian zituenez, eta antolamendua oso bakuna zenez, konplikazioak saihesteaz gain, urratsak eta transizioak arindu zituen. Etxebizitza berritzean ez zen tabike bat bera ere bota behar izan, egin zen gauza bakarra zoruak eta leihoak berrinstalatzea izan zen, eta elektrizitatea eta iturgintza eguneratzea. Gehiago irakurtzeko